XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abenduko gau hartan Kaiola politena ere, kaiola beti.

Galdetu bestela Itziarren etxekoek zeukaten katagorritxoari.

Bai pozik Itziarren etxekoak, katagorritxoaren jirabirak ikusten, haren muturtxo biziari begira, haren begi zolien aurrean, baina ba al zekiten zer pentsatzen zuen gure katagorritxoak?.

Abenduko goiz batean, txolarre bat urreratu zitzaion.

- E, katagorritxo! Zer egiten duk, hor, kaiolan sarturik? - Hau duk, hau, gure zoritxarra! - Ez al duk kanpoa desiratzen? - Desiratuko ez dizkiat, ba, nire basoko zuhaitzak, nire basoko intxaurrondoak? - E, katagorritxo! Askatasuna duk munduko gauzarik beharrezkoena! - Askatasuna! Askatasuna! Bai.

Askatasunaz pentsatzen gelditu zen Itziarren etxeko kaiola politean bizi zen katagorritxoa Kaiola polita, kaiola ederra, euri-zaparraldietako estalpe goxoa, hotz-giroetako etxebarne epela.

Duelarik zer jan, duelarik zer edan.

Baina, libertatea zeinen eder den!.

Horrela, egunetik egunera, tristetuz eta tristetuz zihoan, gure katagorritxoa.

Motelagoa egin zen haren isatsaren mogimendua; ilunagoak, haren begi biziak.

Eta bai laster ohartu Itziar.

- Zer duzu, katagorritxo, hain geldirik egoteko? Bukatu al zaizkizu goizean jarritako urrak? Esan katagorritxo, zer nahi duzu?
- Libertatean bizi nahi dut.

- Ez al zara, ba, gurekin ondo bizi? Zurea da herriko kaiolarik politena, zurea kaiolarik txukunena.

- Bai, baina... basoko intxaurrondoetan jolastu nahi nuke.